XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Erradazu nola hartu duten, galdatu zakon orduan.

- Ni naiz mintzatu: ixilak dire.

- Ez beti.

Badu hamabortz urte Agirre eta Mongia ezagutu nituela.

Edan-eta bederen gogotik mintzo ziren...

Zerbait agertu duke, halere, Agirre jaunak?

- Erran dakot, hartan baduzula sineste; Omaguak zauri ainitz sendatuko dituela; eta ere Martin Guzman iraitzi duzula, bainan bertze nehor ez bortxatu nahi.

- Ederki.

Eta harek?

- Eman dezagun joan dela!

Hitzez hitz, hori daut erantzun.

- Zer derasa ?...

- Hunat gizonak bilduz gero, Kuzkorat itzultzekotan etorria zela Don Martin, bere lana eginik: hola adi nezake.

- Ez da peretxurik ! egin zuen Urzuak hasperen batean.

Martin Diez de Guzman Moyobanbatik lekutu zen lau zaldunen artean, Urzua bera soldadoekin han izanik.

Lehen Montalvo de Lugo preso hartu zuen bezala Bakatan (3l) Egun Bogota, Colombia-ko herri nagusia., gauaz joan zitzakon ondora eta hain sarri Limako bidean ezarri, erretordearen eskutitza bidean irakurtzeko emanik.

Jakina, Don Martinek gaizki hartuko zuela eta zerbait erranen...

Bainan, nola zezakeen gobernadoreak asma, bertze eskutitz bat zakola sudurrera botako?

Zalduendoren bitartez Kuzkora igorria zakon hura hain xuxen:

- Ha! zion irrituka.

(31)